Símbolo pequeño turquesa marca Mauke Innovation minimalista icono corporativo logotipo

Kanal etikoa

Ongi etorri gure Kanal Etikora

Mauke Innovationek komunikazio kanal segurua eta konfidentziala (eta anonimoa nahiago bada) eskaintzen du legearen, barne arauen edo printzipio etikoen aurkako jokabideak jakinarazteko. Jokabide okerrak prebenitu, detektatu eta zuzentzea da bere helburua.

Gure Kanal Etikoa Mauke Innovationen

Mauke Innovationen komunikazio kanal segurua eta konfidentziala jartzen dugu interesdun guztien eskura, eta, nahi izanez gero, anonimoa ere, legearen, konpainiaren barne arauen edo gure printzipio etiko korporatiboen aurkakoak izan daitezkeen jokabideak jakinarazteko. Jokabide okerrak prebenitu, detektatu eta zuzentzea da kanal horren helburua.

Gainera, Kanal Etikoa eskuragarri dago edozein langilek enpresaren politika eta prozedurekin lotutako kontsultak egiteko eta dagokion aholkularitza jasotzeko.

Egoki funtzionatuko duela bermatzeko, funtsezkoa da Kanal Etikoa era arduratsuan erabiltzea. Ez da onartuko fede txarrez egindako komunikaziorik, argi eta garbi funtsik gabeko gertaeretan oinarrituta edo hirugarrenei arrazoirik gabe kalte egiteko asmoarekin. Jarduera horiek legeak eta Maukeko barne araudiak aurreikusitako neurriak aplikatzea ekar dezakete.

Komunikazioak idatziz edo ahoz egin daitezke, eta bidali ondoren, zure txostenaren egoeraren jarraipena egin dezakezu

KOMUNIKAZIOA BIDALI

Canal ético EU
Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoak den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak MAUKE INNOVATION, SLren titulartasuneko tratamendu sisteman sartuko direla (IFK: B19468933 eta helbidea: SAN ANDRES auzoa 18, 20500 ARRASATE (GIPUZKOA)).
  • Helburua: Zure komunikazioa kudeatzea, neurri zuzentzaile egokiak hartzea eta, behar izanez gero, prozeduraren emaitzari buruzko informazioa ematea.
  • Kontserbazio epea: datuak salatutako gertaerak argitzeko behar-beharrezkoa den epean gordeko dira. Nolanahi ere, hiru (3) hilabete igaro ondoren, emandako datuak suntsitu egingo dira, beste lege ingurune batean ikertzen direnean izan ezik.
  • Oinarri legitimoa: Interesdunaren baimena.
  • Lagapenak: Hirugarrenei ez zaie daturik lagako, legeak hala agintzen duenean izan ezik.

Era berean, jakinarazten dizugu datuen babesaren arduradunarekin harremanetan jar zaitezkeela, lopd@maukeinnova.com posta elektronikoko helbidera idatziz edo  652774032 telefonora deituz.
Datuak babesteko indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudiak ematen dizkizun eskubideen arabera, zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, mugapenez tratatzeko, ezabatzeko “”ahazteko eskubidea”), eramateko eta aurkatzeko eskubideak erabili ditzakezu, bai eta datuen tratamendurako emandako baimena indargabetzeko eskubidea ere, eskaera gorago adierazitako posta helbidera edo lopd@maukeinnova.com posta helbide elektronikora bidaliz. Kontrol Agintaritza eskudunera jo ahal izango duzu egokitzat jotzen duzun erreklamazioa aurkezteko.
Azkenik, salatzaileak arestian aipatutako datuak tratatzeko baimen esplizitua ematen du.

Ezagutu gure Kode Etikoa eta Jokabidekoa

Printzipio etikoak eta portaera jarraibideak, jarduerak eta interes taldeekiko harremanak gidatu behar dituztenak. Printzipio horiek nahitaez bete beharrekoak dira Mauke Innovationeko administratzaile, zuzendari eta langile guztientzat.