Sektoreak
Kanperrak & Autokarabanak
Sabai goragarri automatikoen diseinu eta fabrikazio integrala eskaintzen dugu, berrikuntza eta segurtasunean nabarmenduta. Gure ingeniaritza aurreratuak kalitate gorrena, erresistentzia eta iraunkortasuna ziurtatzen ditu.
Kalitate goreneko sabai goragarriak esperientzia aparta baterako
Automatikoki irekitzen diren sabai goragarrien diseinu eta fabrikaziorako zerbitzu osoa eskaintzen dugu, eta eta diseinu berritzailea izateagatik, bikain funtzionatzeagatik eta segurtasuneko estandarrik zorrotzenak betetzeagatik nabarmentzen diren sabaiak dira.
Ingeniaritza aurreratua, gure zerbitzu integralaren zutabea.
Abangoardiako gure ingeniaritzari esker, zerbitzu integala eskaintzen dugu, diseinu kontzeptuala zein industrializazioa ere, kalitate bikaina ziurtatuta. Gure esperientzia zabala aprobetxatzen dugu soluzio tekniko eraginkorrenak, besteak beste erabilitako materialen erresistentzia eta iraunkortasuna optimizatzen dituztenak, hautatzeko.
Arreta kalitatean eta segurtasunean jarrita
Gure bezeroei kalitate eta segurtasun handiena bermatzeko, azterketa sakonak egiten ditugu zentro homologatuekin lankidetzan, crash testak eta zurruntasun analisiak barne. Gainera, ergonomia, isolamendua, estankotasuna, erresistentzia eta gure sabaien iraunkortasuna, esaterako, funtsezkotzat jotzen ditugu.