Zerbitzuak
Zure proiektuak, gure soluzioak
Mauke Innovationen, hobetzeko interesa duten enpresa industrialei laguntzen diegu. Jauzi egin. Mugak zeharkatu, muga mentalak zein fisikoak. Pauso bat harago joan nahi duten enpresak. Tailor made ikuspegia eskaintzen dugu, ingeniaritza espezializatua eta fabrikazio aurreratua konbinatuz, neurrira egindako soluzio industrialak diseinatzeko eta eraikitzeko, gure bidaideen (bezeroen) efizientzia, lehiakortasuna eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko pentsatuak.
Diseinu fasetik hasi eta fabrikatu eta bezeroari entregatu arte, berrikuntza, malgutasuna eta balio erantsi handia integratzen dugu proiektu bakoitzean.
↗ Ezagutu nola lagun diezazukegun zure hurrengo proiektua bultzatzen ↗
Ingeniaritza
Diseinua eta kontzeptua
Gure bezeroen ideiak soluzio ukigarri bihurtzen ditugu, zehaztasun eta kalitate handienarekin, CAD tresna berritzaileenak erabiliz.
Industrializazioa eta fabrikazioa
Diseinuaren
azterketa
Produktuaren diseinua berrikustea, materialak aztertzea eta beharrezkoak diren aldaketak
Bideragarritasun
azterketa
Kostuak aztertzea, ekoizpen gaitasuna aztertzea eta arriskuak ebaluatzea.
Ekoizpen
prozesuen garapena
Fabrikazio teknologia hautatzea eta ekoizpen prozesua diseinatzea.
Hornidura
katearen garapena
Hornitzaileak hautatzea, inbentarioak kudeatzea, logistika eta banaketa.
Erremintak eta tresnak garatzea eta baliozkotzea
Tresnak eta erremintak diseinatzea, prototipoak eta probak egitea, erremintak optimizatzea, probak eta prozesua baliozkotzea.
Kalitate
kontrola
Kalitate-estandarrak, kalitatea kontrolatzeko planak eta kalitatearen kudeaketa definitzea.
Serieko
ekoizpenaren plangintza
Ekoizpena eskalatzea ekoizpen pilotutik serieko produkziora, gaitasuna lerrokatu eta eskaera proiektatu, etengabeko optimizazioa.
Proiektuen
kudeaketa
Proiektuaren kronogramak, baliabideak esleitzea, jarraipena eta kontrola, kontingentzietarako erantzunak sortzea.
Produktua
abiaraztea
Prozesuaren azken baliozkotzea, serieko ekoizpena, ekoizpen osteko euskarri planak sortzea.
Fabrikazioa
Metala
Enbutizio eta estanpazioan adituak gara. Gure know-how zabalari eta sektorean daukagun urteetako esperientziari esker, konplexutasun handiko muntaketak egiten ditugu.
Hauek ditugu:
- 3D laser ebaketa
- 3 ardatzeko CNC mekanizazioa
- 5 ardatzeko CNC mekanizazioa
- Soldatzeko ekipoak
- Hodiak kurbatzeko makina
- Estanpazioa
- Enbutizioa
Moldeen eta tresnen barne fabrikazioa. Ibilbide luzea exijentzia handiko trokelak diseinatzen eta fabrikatzen.
Era guztietako tresnak eta mota guztietako materialetarako. Tresneria progresiboak eta konbentzionalak.
Plastikoa
Pieza termoplastikoen injekzioan dugun esperientzia zabalak aukera ematen digu prototipo eta serieko azken osagaietarako soluzio arinak eta kalitate bikainekoak eskaintzeko, bezero bakoitzaren eskakizun espezifikoetara egokituta.
Konpositeak
Material konposatu aurreratuekin osagaiak fabrikatzeko gaitasuna dugu, eta arintasun eta zurruntasun konbinazio bikaina lortzen dugu, errendimendu handiko aplikazioetara bideratuta.
Hauek ditugu:
- SMC
- Eskuzko ijezketa
- Infusioa
- Prepreg / Autoklabea
Teknologia eta kalitatea
Loturako abangoardiako teknologiak, kalitate eta iraunkortasun handiena bermatuta
Loturako teknologia aurreratuenetara bideratzen gara, ziurtagiri zorrotzak betetzen dituzten eta garatzen dugun multzo bakoitzean kalitate eta iraunkortasun handiena eskaintzen duten prozesuak bermatzeko.
Konplexutasun handiko multzoak muntatzea
Abangoardiako instalazioak ditugu, teknikoki konplexuak diren multzoak muntatzeko optimizatuak. Horrela, efizientziarik handiena bermatzen dugu eta bezero bakoitzaren zehaztapen zehatzetara doitzen gara erabat.
Eskakizun handiko akaberak: kalitate goreneko azken produktua
Fabrikazio prozesua kalitate goreneko akaberak integratuz amaitzen dugu, azken produktuak itxurari, ehundurari eta errendimenduari dagokienez gure bezeroek emandako zehaztapen guztiak betetzen dituela ziurtatzeko.
- Pintura robotak
- Pintura likidoko kabinak
- Pintura hautsa
- Leunketa
- Serigrafia
- Laser grabaketa
- Kromoztaketa
Akaberako beste prozesu batzuk, hala nola KTL, anodizatzea, pasibatzea, galvanizatzea eta zinkeztatzea ziurtagiria duten tokiko hornitzaileen esku uzten dira.