Erantzukizun sozial korporatiboa
Mundu hobe baten alde
Mauken, lan egiten dugun ingurunearen hobekuntza sozioekonomikoa bultzatzeko funtsezko ardatz gisa ulertzen dugu Erantzukizun Sozial Korporatiboa. Gure konpromisoa araudia betetzetik harago doa: inguruan ditugun pertsonei eta komunitateei benetako balioa ematea bilatzen dugu, haien garapenean modu aktiboan laguntzeko.
Hazkundea eta jasangarritasuna
Modu jasangarrian jokatzen dugu, gure erabaki guztietan ingurumenarekiko errespetua integratuz. Baliabide naturalak zaintzeko eta gure ingurua babesteko lan egiten dugu, etorkizuneko belaunaldien ongizatean pentsatuta.
Nazio Batuen Mundu Ituna
Mauke Nazio Batuen Mundu Itunari atxikita dago, printzipio etikoekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa argi eta garbi berretsita.
Esparru horretan, Mundu Itunaren Hamar Printzipioak aktiboki babesten eta sustatzen ditugu, Giza Eskubideak, Lan Arauak, Ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka ardatz hartuta.
Printzipio horiek gure enpresa estrategian, erakunde kulturan eta eguneroko eragiketetan integratu ditugu, eta NBEren helburu zabalenak bultzatzen dituzten lankidetza ekimenetan parte hartzen dugu, bereziki Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH).
Mundu Itunaren 10 Printzipioak Nazio Batuek giza eskubideen, lanaren eta ingurumenaren alorretan eta ustelkeriaren aurka egindako adierazpenetatik datoz, eta adostasun unibertsala dute.
Kode Etikoa eta Jokabide Kodea, gure konpromisoaren ikurrak
Mauke Innovationen Kode Etiko bat eta Jokabide Kode bat ditugu, gure jarduerak zein interes taldeekin ditugun harremanak gidatu behar dituzten printzipio etikoak eta jokabide jarraibideak jasotzen dituzternak. Printzipio horiek nahitaez bete beharrekoak dira Mauke Innovationeko administratzaile, zuzendari eta langile guztientzat.
Gainera, kanal espezifiko bat gaitu da etika, legezkotasuna edo indarrean dauden barne arauak urratzen dituzten irregulartasun, arau hauste edo jokabideen berri emateko. Jarraian dagoen botoiaren bidez kontsultatu dezakezu gure Jokabide Kodea, eta edozein ez-betetze jakinarazi: