Lantaldea
Bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzen duen talentu anitzeko lantaldea
Kualifikazio handia duten profesionalek osatutako talde bat dugu. Bikaintasunarekin konprometituta dauden profesionalak dira, eta ingeniaritzan, teknologian, ekoizpen prozesuetan eta kudeaketa industrialean duten esperientzia konbinatzen dute bezero bakoitzarentzat soluzio bakar eta egokituak sortzeko. Berrikuntza, etengabeko ikaskuntza eta lankidetzaren kultura batek batzen gaitu, proaktiboak izateko, gure bezeroen itxaropenen mailan egoteko eta ahalik eta balio erantsi handiena sortzeko helburu argiarekin.
Gure lantaldea
Gure lantaldea talentu anitzekoa dela esatea gustatzen zaigu. Sinfonia ederra osatzen duten nota ezberdinak. Askotariko lagunek osatutako lantaldea, kualifikazio handikoa eta bikaintasunarekin konprometitua. Ingeniaritzan, teknologian, ekoizpen prozesuetan eta gestio industrialean dugun esperientzia uztartzen dugu bezero bakoitzari egokitutako soluzio apartak sortzeko.
Berrikuntza, etengabeko ikaskuntza eta lankidetzaren aldeko kulturak batzen gaitu. Helburu argia dugu: proaktiboak izatea, gure bezeroen itxaropenen mailan egotea eta ahalik eta balio erantsi handiena sortzea.
Gure lantaldearentzat proiektu bakoitza berrikuntzarako, hazteko eta ingurune industriala eraldatzeko aukera bat da.
Bikaintasunera bideratuak: prozesu berezietan espezializatutako taldea
Industriako sektore eskatzaileetan funtsezkoak diren prozesu berezi kritikoetan ditugun gaikuntza eta trebakuntza dira gure bermeak.
Gure jarduera beste modu batean deskriba daiteke. Bai. Hala da, noski. Zuzeneko komunikazioa, hizkuntza argia eta erraza da gakoetako bat.
Prozesuetan, komunikazioan eta produktuan. Komunikatu nahi dugu eta batez ere mugitzen garen eta arnasa hartzen dugun ekosistemetara bermeekin iritsi nahi dugu. Gu ulertzea nahi dugu. Gure enpresa kultura transmititu nahi dizugu, gure izateko eta egiteko modua, eta erraza egingo zaizu Mauke Innovation nolakoa den eta zer den ulertzea.
Antolaketa eta marka estreinatu arren, denbora daramagu honetan, ez gara berriak. Noski, gure antolaketa ee bikaintasunera bideratuta dago.
Espezialista tituludunek gidatutako prozesuak
Soldadura
Soldadurako ingeniariak (International Welding Enginneers, IWE) eta espezialistak ditugu. Soldadura prozesuak ezagutzen liderrak diren enpresen laguntza dugu, eta UNE EN 15085-2 arauaren araberako ziurtagiria duten bazkide estrategikoak ditugu.
Itsaspena
Gure instalazio zentraletan, hainbat bonder (EAB) eta espezialista (EAS) ditugu, eta, jakina, EWFk emandako diplomak. Gure partner estrategikoak EN 17460 arauaren araberako ziurtagiria ere badu.
Pintura / krinpatzea edo katigatzea / Estutze parea
Bietan esperientzia handia. Gure bezeroek homologatutako prozesuak, bai gure bazkide estrategikoek (pintura) edo bai gure instalazioetan bertan (estutze parea eta katigatzea) homologatuak.