Sektoreak
Elektromugikortasuna
Mauke Innovationen, azpiegitura energetikoetarako osagaiak garatu eta fabrikatzen ditugu, energia berriztagarrietan, deskarbonizazioan eta hidrogeno berdean arreta jarrita. Gure esperientzia eta kalitatea jartzen ditugu diseinatzean eta instalatzean ere, etorkizuneko energia erronkei aurre egiteko.
Goi mailako Teknologia elektromugikortasuneko multzoetarako
Ingeniaritzako eta fabrikazioko abangoardiako soluzioak eskaintzen ditugu elektromugikortasunaren sektorerako. Jasangarritasuna eta mugikortasunaren etorkizuna jomuga argi izanik, errendimendu handiko produktuak garatzen ditugu, merkatua eraldatzeko eta mundu garbiago eta efizienteago bat hazten laguntzeko diseinatuak.
Ibilgailu elektrikoetarako zein hidrogenoz dabiltzan ibilgailuetarako osagaiak eta ibilgailu horietarako karga adimenduneko sistemak, hori guztia egiten dugu, eta egin ere teknologia aurreratuenekin eta kalitatearekiko eta eraginkortasunarekiko konpromiso handiarekin egiten dugu.