Sektoreak
Sektoreetako espezializazio handia
Gure onena ematen dugu lan egiten dugun sektore bakoitzean. Parte hartzen dugun proiektu bakoitzean. Sektore bakoitzaren beharretara egokitzen gara, trengintzaren sektorearen beharretara zein kanper eta autokarabanen, elektromedikuntzaren, autobusen, elektromugikortasunaren edo energia berriztagarrien sektoreenetara.
Gainera, adi gaude hazten ari diren sektoreei eta proiektu berrietan murgiltzeko prest gaude. Joerak kontrolatzen ditugu eta horizonte berriek ez gaituzte beldurtzen.
Trengintza
Trengintzaren sektorerako soluzio konplexuetan espezialistak
30 urtetik gorako esperientziarekin, Mauke Innovationen trengintzarako kalitate handiko osagaien diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazioan adituak gara. Segurtasun estandar gorenak eta sektoreko araudi zorrotzak betetzen direla bermatzen dugu, eta pieza bakoitzak nazioarteko ziurtagiri zorrotzak betetzen dituela ziurtatzen dugu.
Trengintzaren merkatuan liderrak diren enpresentzat lan egiten dugu, eta multzo konplexuak zein sistema integralak ere fabrikatzeko gaitasuna dugu.
Autobusak
Autobusen sektorerako kalitate handiko osagaiak
Balio estetiko handiko osagaiak fabrikatzen ditugu autobusen garraio sektorerako, gama altuko akaberekin eta material aukera zabala erabilita. Barruko osagaietan zein kanpokoetan dugu esperientzia, eta pieza bakoitzak kalitate eta segurtasun estandar gorenak betetzen dituela ziurtatzen dugu, kalitatea eta segurtasuna eskakizun oso zorrotzak dituen sektore honetarako funtsezkoak baitira.
Badakigu zein garrantzitsua den ibilgailuaren zati bakoitzean diseinua, funtzionaltasuna eta segurtasuna konbinatzea, eta, beraz, estetikoki erakargarriak diren soluzioak sortzera bideratzen gara, erresistentzia eta sektoreko araudiak betetzea arriskuan jarri gabe.
Osagai ikusgarrienak zein barruko xehetasunak ere, erabiltzailearen esperientzia hobetzen duten piezak eskaintzeko lan egiten dugu, garraio sektoreak eskatzen duen kalitatearen eta fidagarritasunaren erakusgarri diren akabera apartak bermatzen ditugu.
Kanperrak & Autokarabanak
Kalitate goreneko sabai goragarriak esperientzia aparta baterako
Automatikoki irekitzen diren sabai goragarrien diseinu eta fabrikaziorako zerbitzu osoa eskaintzen dugu, eta eta diseinu berritzailea izateagatik, bikain funtzionatzeagatik eta segurtasuneko estandarrik zorrotzenak betetzeagatik nabarmentzen diren sabaiak dira.
Ingeniaritza aurreratua, gure zerbitzu integralaren zutabea.
Abangoardiako gure ingeniaritzari esker, zerbitzu integala eskaintzen dugu, diseinu kontzeptuala zein industrializazioa ere, kalitate bikaina ziurtatuta. Gure esperientzia zabala aprobetxatzen dugu soluzio tekniko eraginkorrenak, besteak beste erabilitako materialen erresistentzia eta iraunkortasuna optimizatzen dituztenak, hautatzeko.
Arreta kalitatean eta segurtasunean jarrita.
Gure bezeroei kalitate eta segurtasun handiena bermatzeko, azterketa sakonak egiten ditugu zentro homologatuekin lankidetzan, crash testak eta zurruntasun analisiak barne. Gainera, ergonomia, isolamendua, estankotasuna, erresistentzia eta gure sabaien iraunkortasuna, esaterako, funtsezkotzat jotzen ditugu.
Elektromedikuntza
Elektromedikuntzaren sektorerako soluzio aurreratuak
Elektromedikuntzaren sektorean espezializatuta dugun sailak elektromedikuntzako ekipo konplexuak, hala nola gailu mugikorrak eta X izpietako ekipoak garatzen ditu, eta fabrikatu ere fabrikatzen ditu.
Ekoizpena egingarri izatea ez ezik, materialak eta prozesuak hautatzea, ergonomia, kalitate handiko akaberak eta kalitate kontrol zorrotzak ere ditugu jomuga, ekipo medikoek behar duten fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Energia berriztagarriak
Soluzio berritzaileak etorkizun energetiko jasangarri baterako
Mauke Innovationen, azpiegitura energetikoetarako osagaiak eta soluzioak garatzen jarduten dugu, energia berriztagarrietan, deskarbonizazioan eta ekonomia zirkularrean arreta berezia jarrita.
Energia berriztagarriekin lotutako azpiegituren fabrikazioan espezializatuta gaude, eguzki energiarako instalazioetarako osagaiak eta energia eolikoaren aprobetxamendurako soluzioak ere bai. Gainera, hidrogeno berdearen azpiegiturarako soluzioak garatzen ditugu, eredu jasangarriago baterako trantsizio energetikoaren alde eginda.
Gure esperientziari eta ezagutzari esker, balioa erantsi ahal diogu prozesuaren fase bakoitzari, diseinuari eta ingeniaritzari zein fabrikazioari eta instalazioari ere, etorkizuneko erronka energetikoei aurre egiteko beharrezkoak diren kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko.
Elektromugikortasuna
Goi mailako Teknologia elektromugikortasuneko multzoetarako
Ingeniaritzako eta fabrikazioko abangoardiako soluzioak eskaintzen ditugu elektromugikortasunaren sektorerako. Jasangarritasuna eta mugikortasunaren etorkizuna jomuga argi izanik, errendimendu handiko produktuak garatzen ditugu, merkatua eraldatzeko eta mundu garbiago eta efizienteago bat hazten laguntzeko diseinatuak.
Ibilgailu elektrikoetarako zein hidrogenoz dabiltzan ibilgailuetarako osagaiak eta ibilgailu horietarako karga adimenduneko sistemak, hori guztia egiten dugu, eta egin ere teknologia aurreratuenekin eta kalitatearekiko eta eraginkortasunarekiko konpromiso handiarekin egiten dugu.