Sektoreak
Elektromedikuntza
Elektromedikuntzako ekipo konplexuak garatu eta fabrikatzen ditugu. Bideragarritasuna, ergonomia eta premium akaberak lehenesten ditugu, eta kontrol zorrotzak egiten ditugu, fidagarritasun eta segurtasun medikoa ziurtatzeko.
Elektromedikuntzaren sektorerako soluzio aurreratuak
Elektromedikuntzaren sektorean espezializatuta dugun sailak elektromedikuntzako ekipo konplexuak, hala nola gailu mugikorrak eta X izpietako ekipoak garatzen ditu, eta fabrikatu ere fabrikatzen ditu.
Ekoizpena egingarri izatea ez ezik, materialak eta prozesuak hautatzea, ergonomia, kalitate handiko akaberak eta kalitate kontrol zorrotzak ere ditugu jomuga, ekipo medikoek behar duten fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.